Aurten ere alkoholaren kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina martxan jarri dute elkarrekin Bilboko Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak. Euren helburu nagusia Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objetiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Sentsibilizazio kanpaina honen barruan, aurreko urteetan bezala, alkohola hartzearen faseak azaltzen dituen gida txiki bat eskainiko dute. Gida hau publiko artean banatuko da eta txosnetan izango da eskuragai, kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko asmoz. Etorkintzako kideekin hitz egin dugu.
Deskargatu hemen.