Ibairen eskutik Txori Barrote konpartsaren ibilbidea gogoratu eta 30. urte betetzen dituen honetan antolatu dituzten ekitaldien inguruan mintzatu gara berarekin. Elkartasun keinu eta ekarpenekin osatutako konpartsa da, jendeak euskal preso eta iheslarien alde ematen dituen ordu eta minutuekin. Berari ere, hortaz, Aste Nagusiak zenbat segundo irauten duen galdetu diogu. Aste Nagusian segundo guztiak bizizten dituela kontatu digu, bai txandak egiten dituenean edo parrandan dabilenean. Txori Barrite konpartsa duela lau urte barne ausnarketa baten ostean, elkartasuna modu ezberdinetara zabaltzea pentsatu zuten. Hortik sortu ziren, elkartasun keinuak. Urte guzti hauetan denetariko keinuak izan dira, kultur mundukoak baina baita norbanako ezberdinenak. Elkartasun keinu horiek Big band eztanda bilakatu dira aurten, eta aste osoan zehar eztanda horiek gauzatzen ari dira. Presoak jaien parte izateko ahalegin berezia egin dute. Euren ekarpenak jasos, txosnaren diseinuan.
Deskargatu hemen.
Urteurrena izanik, elkarlanean kantua osatu dute Mac Onak taldearekin. Bideoa ere egin dute, elkarlanean eta azuolanean.
https://vimeo.com/179169287