Gaurkoan hiru konpartsa izan ditugu gurekin solastatzen: Txinparta Feminista, aurten lehenengo aldiz txosna jarri duen konpartsa feminista, eta bi talde beterano: Eguzkizaleak eta Txori Barrote. http://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240821_TXINPARTA_TXORI_EGUZKIZALEAK.mp3 Deskargatu hemen.
Txori Barrote
Barrote, Hau pittu hau eta Eguzkizalek osatzen dute euskalgunea. Hiru konpartsen artean antolatzen dute egitaraua, Aritz Txori Barroteko kidea eta Ainhoa Hau pittu hau konpartsako kidea batu zaizkigu. Sargoriari aurre egiteko programazioa freskoa ekarri dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_euskalgune.mp3 Deskargatu hemen.
Euskalgunean umeak dira nagusi jaietako goizetan; helduentzako eskaintza zabaltzeko, ‘Vermouth sessions’ antolatu dituzte. Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute euskalgunea. Jaiak euskaraz, ekologiatik eta elkartasunetik bizitzeko gonbita luzatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.
Ibai eta Asier hurbildu zaizkigu Txori Barrote konpartsatik, aurtengo programazioaz mintzatu dira. Esan digutenez, irizpideen artean emakumeak agertokian egotea eta euskara ahal beste present egon dadin programazioan. Ahalegina egin dute egunez programazioa bultzatzeko, baina, diotenez, ez da joera berria, duela urte batzuk konpartsa askotan hasitako joera baino. Sukaldaritza talde serioa […]
Ibairen eskutik Txori Barrote konpartsaren ibilbidea gogoratu eta 30. urte betetzen dituen honetan antolatu dituzten ekitaldien inguruan mintzatu gara berarekin. Elkartasun keinu eta ekarpenekin osatutako konpartsa da, jendeak euskal preso eta iheslarien alde ematen dituen ordu eta minutuekin. Berari ere, hortaz, Aste Nagusiak zenbat segundo irauten duen galdetu diogu. Aste […]