Bizizaleak konpartsa, ekologismoa bihotzean

Bizizaleak konpartsako Virginaren bisita izan dugu, konpartsa beteranoa dugu, 1978an sortu zen, eta hasierako helburuekin jarraitzen dute, ingurugiroa, ekologia eta ingurunearen aldeko trebakuntza bultzatuz. Ekologistak Martxan taldetik bultzatutako konpartsa dugu egun. Urte guzti hauetan konpartsa aldatuz joan da baina hasierako sortzaileak oraindik dabiltza konpartsakide, Virrek kontatu digunez “esperientziadun konpartseroak” esaten diete. Aurten berriz ere Garoñako zentral nuklearra ekarri dute gogora, txosnan horrelako esaldiak irakur daitezkez ‘Nucler forever, Ongi etorri etornitatera’, modu umoretsuan gogora ekarri digute energia nuklerraren arriskua.

Deskartu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hau Pittu Hau konpartsaren euskaraz bizi eguna eta euskara saria

og. Abu 25 , 2016
Hau Pittu Hau konpartsako Ander eta Soihartze izan dira gurean, gaur ospatuko duten “Euskaraz bizi” eguna eta bertan eman ohi duten “Euskara saria” azaltzen. Kontatu digutenez, sari kolektiboak dira, positiboan, euskararen aldeko lanean egindako lanak aitortu eta nabarmentzeko. Konpartsaren egungo egoera eta bilakaera ere azaldu digute, belaunaldi berriak sartu baitira. […]

Honekin lotuak