Martxoan egin zen Herri Unibertsitatearen baitan San Mamesetik kanporatuta izan ziren 35 ikasleek dinamika bat jarri dute abian guztira ezarri dieten 24.500 euroko isunari aurre egiteko. EHUko Errektoretzarako hauteskunde egunerako, azaroaren 24rako, manifestazioa deitu dute. Salatu dutenez, ikasle mugimenduak proposamenak ematen duten urrats oro da erasota izaten dela, eta orain, gainera, Mozal Legearekin. Gaizka Suarez ikasle mugimenduko kideak azaldu digu, gertatutakoa eta unibertsitatean bizi duten egoera.
Deskargatu hemen.