IBAIZABAL: Hego Uribe eskualdeko albisteak Geuria agerkariaren eskutik

Bi astean behin Geuria agerkari digitalarekin bat egingo dugu. Basauri, Galdakoa, Etxebarri, Ugao eta Zaratamako albisteak euskaraz lantzen duen toki hedabidea da Geuria. Paperezko hilabetekariaz gain webgunea ere badute geuria.eus . Jon Villapun Geuriako kazetariak azaldu dizkigu aldizkariaren helburuak ” Eskualdeko euskaldunengana zuzenean jo nahi dugu”. Lehengo kolaborazio honetan Zaratamoko eskolak bizi duen errealitatea kontatu digu, jaiotze tasa behera egiten ari da eta arazoak dituzte gelak sortzeko. Bestetik Basauriko San Fausto festen inguruko nondik nolakoak ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kafe Antzokiko programazioan Delorean, La M.O.D.A eta Soul 4 Real jaialdia

ar. Urr 11 , 2016
Kafe Antzokiko programazioaren errepasoa egin dugu Mikel Urbeltzekin batera. Gaur bertan Delorean taldeak Muzik lan berria aurkeztuko du.  Diskoa bere zigiluaren bitartez ekoiztu dute, elektronika modernoz osatutako disko da.  Dear Audrey, azken Vodafone yu Music Talent sariaren irabazleak izango dira zarauztarren aurretik. Asteburuan Soul 4 real jaialdia izango da, ostiral eta […]

Honekin lotuak