Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek jarritako kereilek aurrera egitea espero du Martxoak 3 Elkarteak. Gasteizko Justizia Auzitegiko epaileak 1976ko martxoaren 3ko gertaerak direla-eta aurkeztutako kereila kriminalak aintzat har ditzala espero du elkarteak. Horren bitartez “zigorgabetasunik gabeko aro bat” hasiko den itxaropena du. Nire Martinez elkarteko kidea izan da gurean “gertatutakoa inoiz ez ahaztu eta egia justizia eta erreparazioa lortu arte” lanean jarraituko dute.
Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko dira Zer jan Nola erosi jardunaldietan. helburu argia dute, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea” izatea da. Paul Nicholsonek parte […]