Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak. Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta bestea gorputzaren ongizateari lotuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratu ditu lurraldean gaika jasotako hondakinen 2016ko datuak, eta hondakin organikoen bilketan oso gutxi aurreratu da. Maiatzak 17 birziklapenaren nazioarteko eguna da,horri begira jarri gara gaurko saioan eta Ibai Zero Zabor Bizkaiko kidea izan da gurean. Iazko urtean Bizkaian 6.613 tona hondakin organiko jaso ziren banatuta, konposta […]