HIZPIDEA: Iruñeko polizia etxean hildakoa konorterik gabe zegoela esan dute lekukoek

Euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak ekarri dizkigu Iruñeko berriak. Asteartean gizon bat hil zen Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian. Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, ziegara eramateko zain zeudela, konturatu ziren gizonak ez zuela arnasik hartzen, hura suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen. Gara egunkariak gaur bertan zabaldu du hildakoaren izena: Elhadji Ndiaye 42 urteko senegaldarra zen. Orain, baina, atxiloketa hura ikusi zuten zenbait herritarrek esan dute, konorterik gabe eraman zutela Ndiaye. Bestetik Nafaroako parlamentu eztabaiden inguruko xehetasunak azaldu dizkigu. Bukatzeko, atzokoan hainbat hiriburutako udal ordezkariek sinatutako manifestuaren berria eman digu ”Egia, justizia eta ordaina… orain”  manifestua sinatu dute. Euskal Herriko, Kataluniako, Galiziako eta Espainiako hainbat hiriburutako udal ordezkariek lehen bilera egin dute frankismoko krimenen aurkako auzibideari bultzada emateko eta bide orri bat adosteko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: ”Zerbait ari da gertatzen hor “ Txuma Murugarrenen lan berria

ol. Urr 28 , 2016
Rafa Ruedak aspaldiko lagun baten disko berria ekarri digu,  Txuma Murugarren zazpigarren lana Zerbait ari da gertatzen hor deiturikoa. Badira urte batzuk ez duela diskorik argitaratu, aurrekoa marginalia deiturikoa, nahiz eta tartean hainbat gauza egin dituen, esaterako Angel Unzuruken eginiko lana. Diskoa ohiko kolaboratzaileekin egin du, Miguel Ramirez, Nacho Beltran, […]

Honekin lotuak