HIZPIDEA: Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Pasa den asteburuan Bilbon jazotako bi gertakari tamalgarriren berri izan dugu. Lehenik, aste-bukaeran aditzera eman zen diskriminazio kasu bat eman zen Bilboko taberna batean. Ostegun gauean bi emakume taberna batetik irtetera “gonbidatu” zituzten beraien artean musukatzen ari zirelako. Gero, hau salatzeko egin zen protestatik eta ordu batzuetara, bi neska gazte erasotuak izan ziren kalean elkarri musukatzen egoteagatik. Bestetik  Bilboko Iturribide kalean ziren bi neska erasotuak izan ziren. Neskekin zeuden lagunak egindako erasoagatik gizona jarraitzen hasi zirenean, hark nesken lagunetako bat ezpainean zauritu zuen kristalezko botila batekin. Azken gertakari hau bai publikoki bai juridikoki salatua izan da. Indarkeria LGTBI+fobikoak errealitate bat izaten darrai gure gizartean, baita ere gure kaleetan. Honi aurre egiteko ezinbestekoa da ez soilik erasotzaileek beraien ekintzen erantzule izatea; baita gazteria eta gizartea  aktiboki honen aurka posizionatzea eta hau sustraitzen duen ikuspegi heterosexistaren aurka lan egitea. EGK-k protokoloa ireki du gertakari gogor hauen aurrean. Norma Ageitos izan da gurea Euskadiko Gazteria kontseiluko berdintasun arduraduna.

Deskargatu hemen:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Neighbor taldearen berria errepasatu dugu Maite Larbururekin

ar. Ira 27 , 2016
Gaurko saioan Maite Larburu musikariaren bisita izan dugu. Neighbor taldeak bigarren lana kaleratu berri du, Hau deiturikoa, 11 kantu berri. Neighbor Maite Larburuk eta Josh Cheathamek osatzen dute. Kantu berriak entzun eta musikaz aritu gara Maiterekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/160928_piperpolis_Neighbor.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak