PIPERPOLIS: Altxatu taldearen “Hegalen indarraz aitzina” diskoa eta “Koadernoa zuri” antzezlana

Gaurko saioan Altxatu taldeko Ibai Osinagaren bisita izan dugu, hirugarren lana aurkezten baitabiltza egun hauetan, “Hegalen indarraz aitzina” deiturikoa. Gazte hasi ziren musika munduan naiz eta txikitatik ibili izan diren herriko musika eskolan, bertan ezagutu zuten elkar eta abiatu zuten abentura. 18 urte dituzte eta hirugarren bilduma dute esku artean. Aurreko lanetan bezala  gai sozialak landu dituzte, batez ere. Hala ere, orain arte eurentzat ezezagunak ziren sentimenduez ere berba egin dute, maitasunaz esaterako.

Hika antzerki taldeak Koadernoa zuri antzezlana estreinatu berri du. García Lorcaren La casa de Bernarda Alba antzezlana abiapuntu hartuta,  gugandik gertuko erreferenteak hartu eta istorio propioa sortu dute. Nahikoa izan da hogei edo hogeita hamar urte atzera egin eta geure ingurura begiratu, gure herrian jainkoaren izenean emakumeoi zenbat leiho itxi zaizkion konturatzeko. Hogeita bost urte elkar ikusi gabe egon ostean, bi ahizpa ama hil berritan elkartuko dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Sozialismoaren Historia labur bat Gorka Etxebarria Dueñasen eskutik

az. Aza 9 , 2016
Sozialismoaren Historia Labur Bat 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, aurreko urtean argitara eman zen liburua. Aurkezpen ezberdinak egin ostean berriz ere izango dute berba gai liburua berriz Bilbora itzuliko da, baina oraingoan Loiuse Michel liburutegian aurkeztuko dute liburua. Gorka […]

Honekin lotuak