TRITONES taldearen bisita dugu gaurkoan Bilbo hiria irratian. A por ti lana argitaratu berri dute bost kantutako lana. Ostiralean Bilbon egongo dira lana aurkezten, Hika ateneoan. Bigarren diskoa Jon Vidaurrek grabatu eta nahastu zuen MUIR estudioetan. Dani Iglesiasek (gitarra eta ahotsa), Juan Gentilek (baxua) eta Mikel Zubiriak (bateria) osatutako hirukoteak bere lanik koralena, irekiena eta sarkorrena osatu du 2016an debuta egin zuenetik (Nada que perder).
Zeharka askotan aipatu badugu ere, orain arte ez gara sekula monografikoki aritu ordenagailu parean lan egiten duten pertsonen bizkarreko minei buruz. Entzuleen iradokizunari jarraituta, naturaren aurkako postura honetan lan egiten dutenen ajeak berdintzen saiatuko gara. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko diseinatua dago. Homo sapiens espeziea sortu zenetik, denbora gehiena […]