Bihar, Santi Brouard eta Josu Muguruza Ezker Abertzaleko militanteen hilketen urteurreneko bezperan, Sortu alderdiak deituta, Bilbon arratsaldez manifestazioa egingo da, Izan zirelako gara. Gora Herria! lelopean. Sortuko kide Arkaitz Rodriguez elkarrizketatu dugu. Sortu birfundazio prozesuan murgilduta dagoenean heltzen da Azaroaren 20 testuinguru berezia da Sortu alderdiarentzat. Sortuk helburutzat duen “Euskal Errepublika” lortzeko bidean, burujabetza beharrezkotzat hartzen du. Demokraziarako “aukera bakarra” Euskal Herrian bertan prozesu independentista propioa indartzea eta garatzea da Rodriguezen iritziz. Estatuaren haustura ikusita Euskal Herriak bere bide propioa eraiki behar duela adierazi du. Josu eta Santi, gogora ekarriko dituzue eta haiek egindako bidean jarraitu beharra azpimarratu du.
Deskargatu hemen.