“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna” esaldi horretan laburbildu dute harpidetza kanpaina berria, eredu berria aurkeztu nahi dute. Lander Arbelaitz kazetariak aurkeztu digun moduan Argia komunitatea indartu nahi dute, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Astero moduan Argia astekariak dakartzan gaiek komentatu dizkigu Landerrek. Aste honetan Altsasura begira jarriko dira eta bertan gertatutakoaren kronologia egin dute. Bestetik June Fernandez kazetariari eginiko elkarrizketa irakur daiteke Argian. Hamar pertsona gobernaezinen bizi-istorioak bildu ditu June Fernandezek bere estreinako liburuan. Aurrez ere, ezagun genion gauzak iraultzeko grina hori, Pikara aldizkari feminista sortu baitzuen orain sei urte, hainbat lagunekin batera. Azaldu digunez, zaintza eta maitasuna ere txerta daitezke kazetari-jardunean.
Deskargatu hemen.