Gaurkoan euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu, eta bertatik bertara Nafarroako gaiak ekarri dizkigu. Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Auzitegi Gorenak  Altsasuko kasua. Eten egin zuten astelehenean auzia, erabaki arte norena zen epaitzeko eskumena eta atzo erabaki zuen terrorismotzat jo eta Auzitegi Nazionalaren esku uztea. Etsipena ekarri du Iruñean […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Lehenengo Altsaura begira jarri da. Atzo bertan jakin zen Carmen Lamera epaileak instrukzio fasea itxi eta hasierako tesia mantendu duela, hau da, terrorismo delitutzat epaitzea.Une horretan, auzipetuen gurasoak Iruñeko Tres Reyes hotelean ziren, Euskal Herriko 130 pertsonak sinatutako agiri baten aurkezpenean, […]

“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna” esaldi horretan laburbildu dute harpidetza kanpaina berria, eredu berria aurkeztu nahi dute. Lander Arbelaitz kazetariak aurkeztu digun moduan Argia komunitatea indartu nahi dute, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Astero moduan Argia […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Altsasuko auziaren nondik norakoak aipatu dizkigu. Larunbaterako deituta dagoen manifestazioaren berri eman digu. Altsasun irudi bateratua irudikatu dute. Sakanako hamabost udaletako alkate eta zinegotziak agerraldia egin dute.  Urrian, jaietan izandako gertaerak sortu duen “anabasa eta gehiegikeria” salatu dute.Bestetik Nafarroako gobernuak ere […]

Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info,  Altsasuko auziari eman dioten trataera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa. Ahotsa.info agerkariko Pittu izan da gurean hori kontatzen. Orain, euren aurkako kanpaina berriro martxan dela uste du berak, baina pozik agertu da, jaso duten babesagatik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161122_hizpidea_pitu.mp3 Deskargatu hemen.