Nerea Mujika, azokaren hasieran

Azoka zabaldu berritan Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujikarekin solasteko aukera izan dugu. Azken 15 urteotan urteroko kontua den arren, beti artega ibiltzen dira azken unera arte mila xehetasun lotzen, dena behar bezala atera dadin. Aurten 51. edizioa du euskal kulturaren azokak eta lehenengo eguna ikasleena dugu. Ikaslez bete zaigu azoka, ateak zabaldu orduko. Gerediagaren kezka gazteak euskarara nola erakarri izan da, baina aurtengo helburua helduak direla kontatu digu Nereak. Euskara ikasten ari direnak hurbildu egiten dira, baina, iaz egindako ikerketak erakutsi duenez, erdaldun gutxi hurbiltzen da azokara. Erdaldunak azokara nola hurbildu, azoka bera erdaldundu gabe, hortxe Gerediagaren erronketako bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ikuska dokumental sortaren berreskurapenaz Juanba Berasategi zuzendariarekin

ol. Abe 2 , 2016
Juanba Berasategirekin solasteko aukera izan dugu Durangon, Ikuska proiektuaren berredizioa dela eta, azokako Irudienean egin dute film labur dokumentalen sorta horretako bosten proiekzioa. Bertan izan dira, berredizioa koordinatu duen Fermin Munarriz kazetariak aurkeztuta, Xabier Iriondo (Bertan filmeak), eta sortako dokumentalak zuzendu zituztenetako bi: Jose Luis Egea eta Juanba Berasategi. GARA […]

Honekin lotuak