Ikuska dokumental sortaren berreskurapenaz Juanba Berasategi zuzendariarekin

Juanba Berasategirekin solasteko aukera izan dugu Durangon, Ikuska proiektuaren berredizioa dela eta, azokako Irudienean egin dute film labur dokumentalen sorta horretako bosten proiekzioa. Bertan izan dira, berredizioa koordinatu duen Fermin Munarriz kazetariak aurkeztuta, Xabier Iriondo (Bertan filmeak), eta sortako dokumentalak zuzendu zituztenetako bi: Jose Luis Egea eta Juanba Berasategi. GARA egunkariak argitaratu du 21 ikusken bilduma, proiektuaren nondik-norakoak kontatzen dituen liburu batek lagunduta.

Ikuska sortako dokumentalak euskaraz izateak oso polemika interesgarria sortu zuela esan digu Berasategik: “guk garbi genuen euskaraz izan behar zuela, baina baten batek Unamunoren filosofiatik prentsaren bidez bidali zigun mezua, euskarak zinerako balio ez zuela eta erdaraz izan behar zuela esanez. Egun, ordea, inork ez digu jada galdetzen zergatik egiten dugun zinea euskaraz. Garai batean bai, gernu analisia ere egiten ziguten etengabe”, esan digu Berasategik.

Garai bitxia bizi izan zuten urte horietan eta, gainera, dokumentalen ekoizpen profesionala egin ahal izan zuten, zinean filmatuta. Berasategik dioenez, “gazteak ginen eta oso izpiritu kritikoa genuen. Kalitatezko zinea egitea zen asmoa, ez jendea militantziagatik ikustera joatea. Bertan ageri direnek ere pasio handiarekin hitz egiten dute, eta emaitza garaiko kronika bat da: euskara, emakumeak, arteak…”. Distantziatik aztertuta, Ikuska dokumentalek “orduko panorama osoa islatzen dute”, Berasategiren iritziz.

 

Deskargatu hemen.

Aurkezpena ikus dezakegu, halaber, Gotzon Aranburuk grabatutako bideoan:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Txapelketak ez du etenik

ol. Abe 2 , 2016
Bizkaiko Txapelketak ez du etenik; POTTO irratsaioak ere ez! Finalaren atarían saio bakarra falta da, eta Larrabetzun erabakiko zeintzuk izango diren Bilboko final handian kantatuko duten Bertsolariak. Bik jada lortua dute zuzenean Miribillarako txartela: JONE URIAk eta BEÑAT UGARTETXEAk. Aste honetako POTTO irratsaioan, Basaurin jokatutako Bizkaiko Txapelketaren bigarren finalaurrekoa aztertu […]

Honekin lotuak