HIZPIDEA: Kalera kalera ekimenak presoen auzia jendarteratzea eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida sustatzea du helburu

Preso ohien ekimenez Kalera Kalera mobilizazio zikloa abiatu dute Usurbilen. Presoen auzia jendarteratzea eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzea izango ditu helburu. Iñaki Akaiturri preso ohia izan da gurean. Urtarrilaren 8 arte luzatuko da ekimena, Usurbilen bertan egongo da kokatua gune zentrala, plazan jarritako karpa batean, eta bertan egingo du lo egunero preso ohiek osatutako talde batek. Gatazkaren ondorioen konponbidearen arloko behar politiko eta humanoen inguruko mobilizazioa sustatzea du helburu, kalera kalea ekimenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Bide Ertzeanen "Zutaz kantatzeko" lana bide lagun

az. Abe 14 , 2016
‘Zutaz kantatzeko’ liburuak Bide Ertzean taldearen ibilbidea CD bilduma batean batu du Jon Eskisabel kazetari eta idazleak. 18 urteko ibilbideari 14 abestiko lan bat dakar, argitaratu gabeko lanekin, bertsio berriekin eta zuzenean egindako hainbat moldaketekin. Gaurko saioan Jon Eskisabel eta Imanol Ubeda izan ditugu bide lagun. Idatzitakoaz, kantatutakoaz eta azken […]

Honekin lotuak