Etxeko Langileen Elkarteak urteetan dihardu salatzen besteen etxeetan lan egiten dutenen baldintza kaskarrak, urteko txostena argitaratu berri dute, sektoreko langileen egoerari buruzkoa. Isabel Otxoarekin hitz egin dugu eta erradiografia ekarri digu. Etxe barruan lo egiten duten zaintzaileak atsedenik ez dutela salatu dute. Bestetik Eusko Jaurlaritzak etxeko langileak gutxiesten dituela salatu dute. Iazko otsailean Eusko Legebiltzarretik eskaera egin zitzaion Jaurlaritzari bederatzi hilabeteko epean etxeko langileen egoeraren inguruko ikerketa bat egiteko, “baina ez dute abiatu ere egin” Etxeko Langileen elkartearen arabera.