SOINUGELA: Sister Rosetta Tharpe

sisterMonografiko berria paratu digu Pedro Elias Igartuak aste honetarako, osorik egin ez badugu ere. Sister Rosetta Tharpe kantari eta gitarrajole bikainaren historia ezagutzen hasi gara eta, bidenabar, 1938ra arte egin zituen grabazio gailenak ere entzuteko parada izan dugu. Hurrengo astean jarraitzekotan gelditu da Pedro. Horrezaz gain, irratsaioaren lehenbiziko atalean honako artista hauek gonbidatu ditugu gure soinudun gelara: Ruper Ordorika bere azken diskoarekin, La Cucina, Potato, De Dannan irlandarrak, Les Amazones de Guinea, La Asturianada (XIX. eta XX. mendeetako kantu nazionalistak) eta Antonio Chacón flamenkoaren maisu aitzindariaren zenbait obra.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: ASEL LUZARRAGA gogoan HASIER REKONDOGAZ

og. Urt 14 , 2010
Txilen urtebete lanean (itzultzaile, idazle eta bertako Maputxeen aldeko taldeetan) ibili eta gero, bizimodu alai eta oparoan, etxera etorri zaizkio atentatu batzuetan parte hartu izana leporatuz. Oso prozesu iluna. Bertakoek esanda, tamalez, ohituta daude horrelakoekin. Hasier Rekondok aspaldi ezagutzen du Asel eta gure artean haren alde sortutakoen berrri eman digu,  […]

Honekin lotuak