HIZPIDEA: Zenbateko bermea dute produktuek?

Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko Jose Luis Segura izan da gaurko saioan. Erosten ditugun produktuek dituzten bermeen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Zenbateko bermea dute produktuek? Denek berbera? Zer estaltzen du bermeak? Zeintzuk dira bermearen frogagiriak? Nahikoa da tiketa ala sinatutako berme-agiria behar da? Legezkoa da saltzailearen aldetik bilgarria exijitzea artikulu akastun bat aldatzeko edo dirua itzultzeko? Merkatuan salgai dauden produktu guztiek bi urteko bermea dute, bakarrik iraungitze data dutenek ez dute bermerik, esaterako jakiak edo zinema sarrerek.

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: "Mrs. Robinson" kantua

az. Aza 2 , 2016
Simon & Garfunkel bikoteak sortutako kantuaren bertsio batzuk ekarri ditugu gaurkoan. Jatorrizkoa sortu zuen bikotearen ibilbide artistikoa eta gorabeherak aipatu ditugu lehendabizi. 1967ko The Graduate filmaren sonu bandan agertzeagatik egin zen famatu kantu hau, Paul Simonek lehenago konposatu bazuen ere, eta hurrengo urtean argitaratu zen single gisa, arrakasta handiz. Gaurkoan, […]

Honekin lotuak