Langabeziaren datuak aztertuko ditugu, titular handiak irakurri ditugu egun hauetan, azken hiru hilekoan, 14500 langabe zerrendatik atera dira, eta 192.000 daude Euskal Herrian, Gaindegiak kalkulatu duenez, %11,45eko tasa. Imanol Esnaola izan da gurean. Azken hiru hilekoan langabetu gordinek nabarmen egin dute behera INEren arabera, horrek ez du esan nahi lanik topatu dutelako baizik eta aktibo egoteari utzi diotelako. Orain jakitera eman diren datuen arabera, landun kopuru berdintsu mantendu da Hego Euskal Herrian, baina langabezi tasak jaitsiera garrantzitsua izan du.
Deskargatu hemen.