Mikel, Zunbeltz eta Arkaitz Kazetaritza Gradua ikasten ari dira Euskal Unibertsitate Publikoan Leioako Campusean. Unibertsitateko lan bat egin behar zutela-eta iritsi ziren duela bi aste irratira, gaur, berriz, elkarrizketa egin diogu hirukoteari. Kazetaritza Graduari, bizitzari eta, oro har, kazetaritzari buruz aritu gara solasean.
Pasa den martxoaren 20an, hainbat eragile batu ziren Alde Zaharreko Korrika batzordearen bidez auzoa apaintzeko asmoz. “Harro Herri” lelopean, Santiago Plazan, musika euskalduna entzunez, pankartak eta banderak prestatu zituzten 23.KORRIKA zela eta. Abuztuan Zaharren berri jai batzordeak jaso zuen 1500 euroko isuna, ekimen hori baimenik gabe egitea arau-hauste larria izan […]