Alfredo Remirez amurrioarrarekin solastu gara bere epaiketaren aurretik. Remirez 2015ean atxilotu zuten, Armiarma hiru operazioan, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Twitterreko @erreharria kontutik idatzitako txio batzuengatik da. Otsailaren 27an epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote. Hainbat elkartasun ekimen antolatu dituzte azken asteetan eta guzti horien berri eman digu.
Dozenaka bizilagun manifestatu dira Errekaldeko plazan “Autopista kanpora” goiburupean joan den astean autopistatik Gordoniz kalera hesi akustiko bat jausi ostean. “Autopista eta arriskua sinonimoak” direla salatu dute, eta erakundeei eskatu diete “biaduktua kentzeko emandako hitza bete dezatela”. 42 urte dira autopistako biaduktua kentzeko eskatzen dutela Errekaldeko auzotarrek. Autopistarik ez plataformako Xabierren […]