HIZPIDEA: Zipre uhartea batasuna lortzeko negoziazioak aztergai

Gaurko nazioarteko tartean Zipre uharteari begira jarri gara. Zipreko eta Ipar Zipreko gobernuek aurreko astean abiatu zituzten batasuna lortzeko negoziazioak, Genevan, Suitzan. Uhartearen batasuna lortzeko.  Gaian sakontzeko Jon Kortazar Billelabeitia izan da gurean. Atzera begira jarriko gara, Zipreko gaur eguneko egoera ezagutzeko, Erresuma Batuak Zipre bereganatu zuen 1878an, Otomandar Inperioarekin adostuta. Uharteak 1960an lortu zuen independentzia. Horrez gain, Londresek bi base militar ditu Zipren. Grezia, Turkia eta Erresuma Batua dira herrialde bermatzaileak. Herrialde bakoitzak baditu bere interesak  Turkiak dituen 30.000 militarrak irlatik joan daitezela nahi du Atenasek. Erresuma Batuak, berriz, proposatu du bere base militarren tamaina erdira txikitzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Erresistentzia kanpaldia abiatu dute Tosu landan

ar. Urt 17 , 2017
2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua Andra Mari auzoan. Plan hau atzera gelditu baina Iberbengoko metro geltokia eraiki eta orain 300 aparkalekurako parking bat eraikitzeko proiektua dago. Tosu Betirako plataformatik […]

Honekin lotuak