PIPERPOLIS: Rouge Elea zirku konpainia eta kokein musika taldea

Gaurko saioan bi gonbidatu izan ditugu. Rouge Elea konpaniaren “ Hau da nire ametsen kolorea” ikuskizuna izan dugu hizpide. Ametsen inguruko bidai onirikoa proposatzen digute. “Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Hildakoei eskainitako dantza bat, desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

Aurreko astean kokein taldeak Lurpekariak lana aurkeztu zuen Kafe Antzokian, kontzertuaren aurretik Piperpolis saioan izan ziren Jatsu eta Zaloa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu

az. Ots 22 , 2017
POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. […]

Honekin lotuak