Arkitekturako ondarea, gizarte batek baloratzen duen eraikina da. Ondare adjektiboa beraz, ez da arkitektura eta arkitektoena, gizarteak eraikinari eskaintzen dion ezaugarri gaineratu bat da. Balorazioa era askotarikoa izan daiteke: memoria historikoa, balio sinbolikoa, balio iraultzaile. Otsailean sare sozialetan txutxu-mutxua zabaldu da, esanez, Abandoko tren geltokiaren ingurunearen berrantolaketa urbanistikoaren ondorioz, metalezko hangarra bota egingo dela, osorik edo zati bat. Oraindik goiz da esateko zer gertatuko den geltokiaren gaur eguneko eraikinarekin, Plan Orokorrean AHTren geltokiaren iristearekin batera trenbidea lurrazpiko eta trenbideek uzten duten espazioa etxebizitzak eta parke bat osatzeko erabiliko dela esaten du. Plangintzak lur hauen etorkizuna finkatzen badu ere, antolaketaren diseinua garapeneko proiektua da, eta hau oraindik, ez dago definiturik. Ezin da jakin zein izango den geltokiaren patua, nahiz eta irudiren bat ba omen dago internetik, non geltokia desagertzen den.
Deskargatu hemen.