EREMUZ KANPOKO SOTOA IV / ITU BANDA

Kanpoaldea, eguna. Laszlo Kovacs pasieran. Neskatoa hurbildu egin zaio, eta sinadura eskatu. Gaztetasunaren alde, diotso. Ezetz Laszlok, Michel Poicardek, Jean Paul Belmondok, ziur. Neskak, ea zergatik, galdera arrapostu, ea gaztediaren kontra dagoen. Baietz, besteak, nahiago dituela zaharrak.

Ez gaude gaztediaren alde, are gutxiago gaztetasunaren. Gazte izateak maiz dakar “pasako zaio”, “zentzatuko da”; “badakizu, gazteak”. Badakar nolabait, gaurko protagonistek dioten moduan, “animo-gaztiak-ederki-ai-zeate” eta “geu-be-saiatu-ginan-gure-garaian” ernegagarriak entzutea.
ITU banda, ez zaituztegu gazte zaretelako maite.

Altxa eskuak, hau lapurreta izango da eta.

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Tracklista:

1.- Martial Solal – Duo (A bout de souffle)

2.- Lisabö – Ardoa eta odola III

3.- Hertzainak – Hil ezazu aita

4.- Akauzazte – Aitaren etxean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Treboada musical literaria

og. Ots 23 , 2017
A Treboada Musical desta semana vén máis chea de literatura que nunca, pois hoxe traémosvos un feixe de versións musicais das obras de autores máis que coñecidos da nosa historia literaria. Dende os comezos da literatura galego-portuguesa coas cantigas medievais, percorreremos a nosa historia a través dos versos de Rosalía, […]

Honekin lotuak