EREMUZ KANPO 1×22: Esporak

Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek berritasunaren bidetik jo dute azken saio honetan eta, orain artekoan egindako zinemaz aritu baldin badira ere, gaur burutu gabe dagoen proiektu bat izan dute hizpide: Robert Vlasco irundarrak idatzi eta zuzenduko duen Esporak lana. Zinema barrutik ezagutzeko aukera hartu nahi izan dute oinarri, Espainiako Guda Zibilaren ostean girotutako eremuz kanpoko luzemetraia honen bidez. Saiora gonbidaturik etorri diren lagunek eta egileek eurek lan horren gidoiaren nondik norakoa azaldu digute irakurri dituzten testu zatien bitartez. Deskargatzeko azken Eremuz Kanpo-ren saioa egin klik HEMEN.

3 thoughts on “EREMUZ KANPO 1×22: Esporak

  1. hola!
    aunque no logro comprender del todo el euskera, he escuchado un poco este programa.
    salud a todos!

  2. Aupa!

    Zorionak Eremuz Kanpo egiten duzuenontzat. Podcast-ei esker Gasteiztik entzuten zaituztet ta benetan irratsaio majoa egiten duzue. Galdera bat: nola lortzen dituzue komentatzen dituzuen pelikulen gidoiak eta pelikula hoien soinu bandak?

    Ta beste gauzatxo bat. Antoine Doinel-i buruz egindako saioaren (21.saioa) mp3 artxiboa deskargatzeko esteka ez dago erabilgarri. Ez dakit artxiboa eskegiteko aukera duzuen.

    Zorionak berriro ere ta aurrera saioarekin!

  3. Eskerrik asko bioi zuen mezuengatik. Sekula ez genuen pentsatuko Argentina eta Gasteizetik entzuten gintuztenik! Teknologiaren aurrerabideak, aizue 😉

    Hodei, gidoiak normalean filmak ikusita moldatzen ditugunak dira (geure erara eraldatuta sarritan, inolako gupidarik gabe). Soinu bandei buruz, etxean ditugunak, irratikoak bertakoak eta sareak eskaintzen dizkigunak erabiltzen ditugu gehienetan, eta audio-tarteak behar ditugunean DVD-etatik extraitzen ditugu, Audio-Extractor eta Gordian Knot bezalako programekin.

    Beste barik, ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Lehengo eta oraingo bertso sariketa batzuk

ol. Api 7 , 2006
Aste Santuaren aurreko Potto emanaldi honetan aurtongo eta orain dela urte batzuetako sariketak gogoratu dizkigu Jabi Lauzurikak: 2002ko Bizkaiko txapelketa eta 2003ko Gipuzkoakoa, Bermeon eta Tolosan jokatu zirenak, hurrenez hurren. Sariketa horietako bertsorik hoberenak aukeratu eta entzungai jarri dizkigu. Sariketa girotik irten gabe, bigarren atalean aurtongo martxoaren 31n jokatu zen […]

Honekin lotuak