Aste honetako 11 ispilu saioan The Rolling Stones taldearen Wild Horses kantua hartu dugu, hamaika ispiluren aurrean jartzeko. The Sundays, Alicia Keys, Solveig Slettahjell, Bush eta The Flyin Burrito Brothers-en bertsioak entzun ditugu Rafa Ruedak aurkeztuta.
Asier Garcia kazetariak Arabako zenbait kontu ekarri dizkigu gaurkoan. Hasteko, Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren aurkako salaketa bat ikertzen ari da fiskaltza, alderdiaren hainbat egoitzatako obrak Prieto bera partaide zen enpresari ematea egotzita. Horrez gain, Maroto alkatea eta Gasteizko ikurra, Gora Gasteiz eguna, eta Agenda komentatu ditu Garciak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415asiergarcia.mp3 […]