Pantxoa eta Peioren “Azken Dantza” 2027an izango da

Pantxoa eta Peio bikoteak, 57 urteko ibilbideari amaiera emateko, 2027ko urtarrilaren 10ean azken kontzertua eskainiko du. Azken Dantza izena jarri diote ibilbideari amaiera duina emango dion kantaldiari. Bikotearen  kantagintza orduko euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko borroka eta aldarri horren bozgorailu izan zen. Pozik eta gogotsu daudela adierazi dute biek, eta gaineratu dute maitasunez beteriko kantaldia izango dela. Sarrerak abenduaren 18an jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan pantxoaetapeio.eus atarian.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #275: Baxter Dury, Alai, Naxker, Micah P. Hinson, Deus Ez, Hartz, Mozart Estate

ar. Abe 16 , 2025
Gaurko saioan, Londresko kale ilun eta diskotekako argi koloretsuen artean ibiliko gara lehenbizi, Baxter Duryren azken lanarekin. Allbarone diskoan, bere betiko ironia eta kontakizun urbanoak dantza-erritmoetara eta groove elektronikoetara eramaten ditu, pop eta disco ukitu modernoekin jantzita. Ondoren, etxera egingo dugu salto, Alai tolosarraren Krisalida diskoarekin. Elektronika intimo eta atmosferikoan […]

Honekin lotuak