HIZPIDEA: Eskoziak independentzia erreferenduma egin nahi du 2017an

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak atzo baieztatu zuen bigarren galdeketa bat egiteko baimena eskatuko diola parlamentuari hurrengo astean. Londresek nahi duen brexit gogorraren aurrean, Eskoziaren interesak defendatzeko «beste bide bat» hartu nahi du Sturgeonek. 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du galdeketa, Europar Batasunetik  ateratzearen ondorioak jakinak direnean. 2014ko irailean egin zuten independentzia erreferendumean ezezkoak irabazi zuen, baina Edinburgok uste du badaudela Erresuma Batutik ateratzeko beste galdeketa bat egiteko arrazoiak. Mikel Aramendi Nazioarteko aditurekin batera egoeraren azterketa egin dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: "Hau ura da", David Foster Wallace

ar. Mar 14 , 2017
Izan al duzu inoiz zeu protagonista ez zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra, ni eta zu eta beste hura, denok izatea aldi berean unibertsoaren erdigunea? Eta hori egia ez bada? Eta zein da egia? David Foster Wallacek kontatzen dizu zein den bere ustez letra larriz […]

Honekin lotuak