Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga atxilotu zituzten Grezian, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahian zebiltzala. Mugan harrapatu zituen Poliziak eta egun batzuk atxilotuta pasatu ostean, hegazkinez eta bakarrik egin zuten buelta. Asmoa salaketa politikoa eta sentsibilizazioa izan da, baina oso eskertuta agertu dira jasotako babesarekin, . Mugak zabaltzea premiazkoa dela adierazi zioten Europako Batasunari horregatik. Elkartasunaren garrantzia defendatu dute “Munduaren historiaren parte bat gerrek, hilketek eta pertsekuzioek eraiki dute, baina bada beste parte on bat ere, eta parte on hori elkartasunak, kolaborazioak eta pertsonen eta herrien arteko afektuak eraiki dute. Bigarren parte horretakoak gara gu, eta bigarren parte horretakoak izan behar dugu, ezin dugulako onartu halako deuseztatzerik”.
Deskargatu hemen.