POTTO: Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak.

Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak izan dituzte asteburu honetan, eta POTTO saiora ekari dituzte Josuk eta Erlantzek. Arabako txapelketaren azken finalaurrekoa Aramaion joaktu zen, eta bertan Asier Otamendi izan zen garailea; Nafarroako txapelketan, aldiz, aurreneko bi finalaurrekoak jokatuta (zapatu eta domeka), Beran Julio Soto eta Antsoainen Xabi Maia izan ziren garaile. Gaurko saioan, denak ezin ekarri eta Aramaioko eta Berako bertso-ale preziatuenak ditugu prest POTTO irratsaioan. zelan ez, agenda-proposamena ere badugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: Walk on the Wild Side (Lou Reed)

og. Mar 23 , 2017
Lou Reedek sortutako Walk on the Wild Side doinuak New York-eko kaleetan, bizitzaren alderdi basatia ezagutzera eraman gaitu, bertan jaio eta hazitako Reed-en eskutik. 1972an argitaratutako Transformer diskoan aurki dezakegun kanta honetan prostituzioa eta transexualitatea, ordura arte rockean landu gabeko gaiak, nabarmen ageri dira. Gure gaurko bertsiolarien artean Dave Stewart […]

Honekin lotuak