IBAIZABAL: Makulu ken taldeak ostiralean aurkeztuko du Bilbon Kale Kale lan berria

Makulu ken taldeak pantailak itzali eta mugitzera gonbidatzen gaituzte, abesti berriekin egiten digute gonbitea, Kale kale diskoa argitaratu berri dute, eta ostiralean Bilbon aurkeztuko dute zuzenean Bilboko Hika Ateneoan. Bilbo hiria irratira bisita egin digute 2012an lehen lana argitaratu zuen Lasarteko taldeak eta beste lan luzea grabatu eta berriro ere oholtzara igotzeko prest dira. Afrobeat doinuak berriro ere bide lagunak Makulu ken taldearen lanean Afrobeat egiten dute euskaraz. Kontzertura zapatilak jantzita joateko gomendioa egin digute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADE: "Lasai, ez da ezer gertatzen" (Ana Malagon)

og. Api 6 , 2017
Gaurkoan Ana Malagon ekarri dugu gure podcastera. Laster etorriko den bere liburu berria etorri bitartean, Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar 2014) liburutik kontakizun hau ekarri dugu. Web diseinatzailea eta idazlea da Ana Malagon, eta bere lehen liburutik hartuak dira gaur irakurri ditugun testuak. Bilduma hau osatzen duten testuak ordu […]

Honekin lotuak