43º 15′ 24” obra (etxekoa ere esaten dio Olatzek, etxean bertan eman zuelako estreinakoz jendartera) plazaratu berritan topatu dugu Bilboko SanFrantzisko auzoko Sarean elkartean. Ukituta urten gendun. Bidaia emozionala bizi izan genuen obran zehar, barrea oparo hasieran hunkidura eta malkoak gero.
Familian gertatutako erabili du Olatzek lehengai gisa, 43º 15′ 24” lan ederra sortzeko. Bera agertzen da jendartean, ama ondoan duela (jakingo dugu gero), eta aitite bideo proiekzioan. Eta haren anaia zanaren lagun asko. 150.000 indaba ere hantxe daanon aurrean, ukitzeko moduan.
Kontu mingarriak, sormena eta sentikortasuna tarteko, gozagarri. Hori bai artea!
Kantak:
Haien bihotzen taupadak gara (Bide Ertzean)
Maravillas (Fermin Balentzia)
Erreferentziak:
ACT jaialdia (BAI, BIzkaiko Antzerki Ikastegia-ren eskutik)
Memoria historikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Deskargatu hemen.