ZIENTZIALARI 75: Giza eboluzioa (Carmen Manzano Basabe)

Non, noiz eta nola sortu ziren aurreneko gizakiak? Nolakoak ziren antzinateko gizon eta emakume haiek? Zertan ziren berdinak eta zertan ezberdinak gurekiko? Galdera andana luzea egin liteke gizakion jatorriaz eta geroztiko eboluzioaz. Egiari zor zaiona esatearren, gainera, esan beharra dago galdera horietako askok oraingoz erantzunik gabe dirautela. Hala ere, zientziak galderak egiten jarraitzen du, haiek egin ezean, ez baitago gaietan sakontzerik. Gure gonbidatuak, Carmen Manzano ikertzaileak, Zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula? izenburua jarri dio giza eboluzioaz ematen duen hitzaldi bati, eta gaurko saioan egiaz dakiguna zehaztasunez azaltzen saiatuko da. (Argazkia: Gillaume Paumier).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Igandean ospatuko da Herri Urrats festa Senperen

ol. Mai 11 , 2018
Igandean ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan. Estelle Gognirekin bat egin dugu Herri Urratseko koordinatzailearekin. Aurten berezia izango da Herri Urrats, badira aste batzuk mobilizazioa egin zutela Baionan, 25 irakasle postu behar dituztela aldarrikatu dute Seaskako ikasleek, gurasoek eta irakasleek Herri Urrats festari esker Seaskak hainbat proiektu jarri ditu […]

Honekin lotuak