Gerra zibilak ondorio latzak utzi zituen, horietako bat alde egin behar izan zuen jendearen irudiak dira, eta horietako irudi bat da 1937ko maiatzaren 27an eman zen, Habana itsasontzia umez beterik Ingalaterrarako bidean. Gerra zibila zela eta Ingalaterrara joandako umeak hortaz. 4000 bat haur gurasorik gabe, bakarrik, atzerrian. Eman litekeen argazkirik tristeetarikoa. 80 urte bete dira une hartatik eta Maiatzaren 2an Azkuna zentroan hitzaldia egongo da, Carmen Kilnerrek hitzaldia emango du ‘the Association for the UK Basque Children of 37’ kidea da. British Councilek antolatu du hitzaldia eta horren xehetasunak ezagutu ditugu. British Councileko Rowan Hardman irakasleak eman dizkigu horren xehetasunak.
Deskargatu hemen.