Hiru ataletan banatuta eskainiko dugu gaurko Zientzialari saioa. Aurrenik, Eguzki Sistemaren sorreraz eta osaeraz jardungo dugu; horren ondotik, atmosferak biziari begira duen garrantzia azpimarratuko dugu; eta, azkenik, inon bizia izateko gutxieneko baldintzak zein diren aztertuko dugu. Eta gaurko ibilaldian Jon Legarreta zientzialariak erakutsiko digu bidea. (Irudia: NASA Goddard Space Flight Center).
Gaurkoan Maiatzaren lehenera begira jarri da Endika Alabort Amundarain ekonomialaria, Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Gaur egun ospatzen den maiatzaren lehenak 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Egun hartan Ameriketako Estatu Batuetan greba orokorra hasi zen zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Greba handik egun batzuetara bukatu […]