Abesti honi hasieran Walpurgis deitzeko asmoa zuten Black Sabbath taldekoek, meza beltz moduko esanahia duen zeremonia satanikoa, alegia. Diskoetxeak, hala ere, 1970eko Paranoid diskoan sartzeko izen satanikoegia iritzi zion eta War Pigs bihurtu zuten. Aldaketak, hala ere, gaizki ulertua ekarri zuen, askok Vietnameko gerraren aurkako aldarri moduan interpretatu baitzuten abestia. Gaurko bertsiolariak hauek izan dira: The Dresden Dolls, Cake, Alex Skolnick Trio, Faith No More eta Arctic Monkeys (Arabella kantuan ageri da War Pigs-en riff bat).
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=OFHUhbOyT94