Bihar, apirilaren 22an, 60.000 langile publikoen egoera finkatzearen aldeko grebara batu dira ELArekin batera, LAB. CCOO, ESK, eta STEILAS.ELAko sektore publikoaren arduradunak, Igor Eizagirrek honako datu hauek eman ditu: Europan, langileen %20k sektore publikoan dihardute, Espainian, berriz, %16k, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %12k. Azken horien artean %40 behin-behineko baldintzetan daude; sektore pribatuan, aldiz, behin-behinekotasuna %23koa da. Sindikatuek, egoera honen irakurketa eginda, pribatizazio asmoak ikusten dituzte lanpostu publikoen prekarizazioan.
Deskargatu hemen