Elhuyar Zientzia hasi da eta larunbat arte izango da Bilboko Areatzan. Guztira 800 gazte eta 200 proiektu baino gehiago izango dira ikusgai lau egunotan. Zuzeneko saioa egin dugu guk, bertatik bertara, ikasleen proiektua ezagutzeko.
Deskargatu hemen.
Azokaren antolakuntzan dabiltza Elhuyarreko Aitziber Lasa eta Arantza Muguruza. Proiektuen aukera-prozesuez eta irizpideez jardun dugu “bidelagunak” diren hauekin. Denetik dago, zientzia, teknologia eta robotika arloetakoak.
Deskargatu hemen.
Begoñazpi Ikastolatik Izar, Irantzu, Txaber eta Gaizka hurbildu zaizkigu euren proiektua azaltzera. “Plant Advisor” du izena eta lorontzian dagoen landareak ura eta argia noiz falta dituen esango ditu, landare motaren beharrizanen arabera.
Deskargatu hemen.
Olaia eta Edurne Gasteizko Miguel de Unamuno institututik etorri dira Elhuyar Zientzia Azokara. Beren hiriko janari azkarreko jatetxeetan eskaintzen den glutenik gabeko janarien analisia egin due, benetan glutenik ez duten egiaztatzeko.
Deskargatu hemen.
Jon Abril Elhuyar Fundazioaren koordinatzaile nagusia pozik agertu da, Zientzia Azokak zientziatik “ikusten ez dena” ikustarazteko eta “bestelako jende batengana iristeko” aukera ematen ditu, Bilboko Areatza “euskaraz zipriztintzeaz gain”.
Deskargatu hemen.
Hidrogenozko motorra ekarri digute Zornotzako Lauaxeta Ikastolako ikasle hauek -Alain, Alex, Martin eta Ander- eta berau elikatzeko, ura eta argindarra erabiliz, hidrogenoa sortzen duen tramankulua jarri diote.
Deskargatu hemen.
Colegio Vizcayatik Naroa, Zaira eta Haizea hurbildu zaizkigu, bizikleta elektrikoetan erabil daitekeen Ekokarga proiektua azaltzera.
Deskargatu hemen.
Aizpea, Iker eta Urdax Algortako San Nikolas ikastolan dabiltza. Lehenengo biek Robot Zaborjalea diseinatu dute, Urdaxen taldean, berriz, Top-Reanimatzailea, konortea galdutakoak suspertzen laguntzeko gailua.
Deskargatu hemen.
Lauro ikastolako Nikole eta Eunatek eguzki-krema ekologikoak sortu dituzte, eguzkiaren eragin kaltegarritik babesteaz gain, ingurunea kutsatzen ez dutenak.
Deskargatu hemen.
Begoñazpi ikastolako Jare, Izaro, Garazi eta Alba espazioa ikertzen ibili dira, bertan izaten diren erreakzio kimikoak zehazki. Kutsadurak argi izpiak atmosferan sartzen uzten ez dituela erakutsi digute esperimentuen bidez.
Deskargatu hemen.
Unai eta Ander Laurko ikastolako DBH 3ko ikasleak dira. Arduino plakak erabiliz, argi bidez informazioa puntu batetik bestera igortzeko sistema bat sortu dute, igorgailua eta hargailua… eta bidean izandako arazoak ere azaldu dizkigute.
Deskargatu hemen.
Proiektu piezoelektrikoa sortu dute Bilboko Solokoetxeko institutuan, Andres eta Nico ikasleek, oinazpian sortzen dute energia, zapata barruko aldean zapaltzean, ibiltzean. Ikastegi publiko baten baliabide xumeak gorabehera, “proiektu ona” egin dute.
Deskargatu hemen.