Iparragirre, bihotzeko Jose Mari, Lurrun Minez antzezlana eta teatro gaua Loraldia jaialdian

Martxoaren 10etik 29ra bitarte, 29 emanaldi eskaini eta 120 sortzaile baino gehiago batuko ditu Loraldia jaialdiak Bilboko hamabost aretotan. Seigarren aldia du aurten, irrati tarte honetan antzerkiaren inhguruna mintzatu gara, hiru ikuskizun aipatu ditugu. Iparragirre, bihotzeko Jose Mari, Kontzertu eszenikoa izango da. Iñigo Legorburuk bardoaren emaztearen ahotsean idatzitako maitasun gutun bat dago proiektuaren abiapuntuan. Lurrun minez antzezlana estrenatuko da Loraldia jaialdian hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa. Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, beldurrak eta beharrak. lumak, gorputzek eta arimak nahastuko dituen koktela izango da gabon gau hau.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: XIX. ABRA SARIKETAn egon gara

og. Ots 20 , 2020
Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat. XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker […]

Honekin lotuak