BEHIALAKO EGUN BATEZ: Joan Ignazio Iztueta jaio zen

Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Joan Ignazio Iztueta Etxeberria ezagutu dugu (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a – 1845eko abuztuaren 18a). Euskal idazle eta poligrafoa izan zen Iztueta, eta arlo askotan nabarmendu zen, dantza irakasle eta herri folklorearen biltzaile lanetan kasu, eta Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izeneko liburuan bildu zituen, euskaraz, 1824. urtean. Xamarrek ere izan du hizpide zaldibiar idazlea, Euskara Jendea saioan, eta oraingoan Jabi Lauzurikaren ahotik ezagutuko ditugu haren bizitzaren ingurukoak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen

al. Abe 1 , 2025
Bilboko auzo berezi eta ezagunetako batera hurbilduko gara: Solokoetxera. Hemen abiatzen dugu ikasturte honetako auzoz auzoa saioa. Bi orduz zuzenean harituko gara Zumarraga plazatik auzoa ezagutzen, eta bertako protagonisten ahotsak ekartzen.  Ibaiondoko barrutian kokatuta, bosgarren barrutian alegia, auzo txiki baina bizitasunez beterikoa da. 0,11 kilometro karratuko azalera besterik ez badu […]

Honekin lotuak