Piztiak taldeak 30 urte bete zituen 2021ean, eta Ondarruko taldeak “XXX” diskoa kaleratuko du, urte horietan zehar egindakoa ospatzeko. Han egokitu dituzte beren ibilbide musikal oparoan argitaratutako zazpi diskoetatik aukeratutako abestiak.Gainera, inoiz entzun ez ditugun beste bi kantu berezi gehitu dizkiote “XXX” albumari: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begiegi begira. […]

Broken Brothers Brass Band 2006an sortutako taldea dugu, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kideren ekimenez. Funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira euren abestiak eta zuzenean talde-inprobisazioari garrantzia ematen diote. Txertaketa izeneko diskoa dakarkigute aurkezpen txartel gisa eta bertatik bi abesti jarri ditugu. Hauen atzean, Thomas Alan Waits, […]

Nor Euskal Herriko antiespezista elkarteak manifestazioa deitu du bihar Bilbon. Animalien askapenaren aldeko kolektiboak dioenez, antiespezista izateaz gainera, feminista, antikapitalista eta euskaltzalea da.Maialen Sagues mugimenduko kideak ekarri dizkigu taldearen nondik norakoa;  Gizakien pribilegioen gaineko hausnarketak  uneoro izango du presentzia, “borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen […]

“Animaliak ez dira latorrizkoak” lelopean egingo dute manifestazioa  larunbatean, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Moyua plazan eta Arriaga antzokian irakurriko duten manifestuarekin amaituko da. Piztiak konpartsak  animaliarik gabeko ikuskizunen alde egin nahi du. Zezenketak, Vista Alegre zezen plazan; Circo Mundiala, Etxebarria parkean Aste Nagusian izaten […]

Txupinera ardura utzi berritan hartu dugu Loreto Errasti gure emankizun berezi honen estreinako elkarrizketan, Piztiak konpartsako kide moduan etorri zaigu. Hala ere, berak argitu digun moduan, txupinera izendapena ez dute inoiz galtzen behinola izandakoek. Ostegunean bertan jantziko du berriz uniformea, beste txupinerekin batera urteroko omenaldia eta bazkaria egiteko. Konpartsa animalista […]