Ekainaren 21ean Musikaren eguna ospatu da, Musika industriaren elkarteak azterketa egin du industriak aurre egin behar izango dien erronken inguruan. Argi eta itzalak dituen bidea aurre ikusten dute, jai eguna baina baita aldarrikatzeko eguna da. Ruth Manzanos MIE elkarteko kideak ekarri dizkigu. Kezka ezberdinak dituzte, batetik BEZ kulturalaren jaitsiera noiz eta nola gauzatuko den kezkatzen ditu, ahalik eta lasterren egitea nahi dute. MIEk musika industriaren sektorean dagoen desberdintasuna ikustaraztea eta salatzea ere du xede. Kultur arloko langileen estatutuaren inguruan hitz egin beharra azpimarratu dute. Kezkez gain gaur musikaz gozatzeko eguna dela ere gogora ekarri digute.
Deskargatu hemen.