Aste honetan, sakonki sartuko gara Google-en garapen konferentzian aurkeztu diren gailu eta software aplikazioetan, batzuk berriak, eta beste batzuk, ez hainbeste. Gero, Samsung-en proiektuaren porrota kontatzen jarraituko dugu.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin antolatzen ari den Berri Txarrak Lagunartean izeneko kontzertuari buruzko hainbat datu eman ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Euskal Herrian iragarritako emanaldi guztietako sarrerak bukatuta daude jada, beraz, Kobetamendikoa da, gaur gaurkoz, Euskal Herrian talde nafarra ikusteko dagoen bakarra. Kontzertu berezia antolatu dute eta lehene […]