Aritz Ipiña izan da Ibaizabal saioan, historian doktorea da, frankismoaren errepresioa ikertu du, eta tesia hiru argitalpenetan argitaratuko da. Dagoneko esku artean badu lehena “ La depuración y represion franquista de las enpleadas y empleados del ayuntamiento de bilbao”. 1936tik 1976ra Bilboko udal langileekin eginiko garbiketaren inguruko ikerketa egin du. 1936an Bilboko Udalak 1914 langile publiko zituen eta sei hilabeteko epean %58,57a kargugabetua izan zen, 1120 langile orotara. Ekainaren 19an tropa frankistak Bilbon sartu eta 21en Jose Maria de Areilza izendatu zuten alkate, honek Julio Serrano de la Mata izendatu zuen udaleko ofizial, eta hauek egin zuten udalean jendea bota eta funtzionarioen garbiketa. Bilboko udalean gertatutakoaz gain Bizkaiko foru aldundiko langileekin gertatutako ere ikertu du eta urki Pamiela argitaletxeak plazaratuko du. Hirugarren argitalpenean Bizkaiko herrietan gertatutakoa aztertu du eta horrek IVAPek argitaratuko du.
Deskargatu hemen.