Txupinera eta Pregoilaria bizitzen ari direna ahaztezina izaten ari da

Gaurko saioan Txupinera eta Pregoilaria izan ditugu gurean. Nati Ovelleriro Sacristan eta Ane Ortiz Ballesteros. Astelehena bada ere indartsu daude biak. Pozik bizitzen ari diren momentuekin. Larunbateko hasiera gogora ekarri dugu Natirekin eta Ongi Etorri errefuxiatuak egiten duen lanaz hitz egin dugu, izan ere uztailean Ceuta eta Mellillan izan dira bertako egoera ezagutzen eta salatzen. Bestetik pregoian esandakoaren inguruan mintzatu da, pozik agertu da jasotako erantzunarekin. Anerentzat ere Aste Nagusi berezia izaten ari da aurtengoa. Urte batzuk dira Askapeña konpartsako kidea dela eta urteetan eginiko lana nabarmendu du. Biak emakumeak izanik Aste Nagusiko ikur bihurtuta berdintasunaren aldeko mezua zabaldu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kaskagorri konpartsak munduko Gernikarik handiena ekarri du Aste Nagusira

al. Abu 21 , 2017
Gaurko saioan Kaskagorri konpartsako Mikelen izan da. Aurtego egitarauren berri emateaz gain, konpartsaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Gazte konpartsa indartuta dago eta hainbat konpartsakide dabiltza lanean. Gaurkoan esaterako Kaskaeguna izan dute, egunez ere gozatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bestetik txosnaren muntaketaz eta aurten aurtutako gaiaz mintzatu da. Munduko Gernikarik handiena […]

Honekin lotuak