Gaurkoan Aste Nagusiaren sorrerako konpartsa gonbidatu dugu, Txomin Barulloko Xabier batu zaigu saiora. Txomin Barullo konpartsak irabazi zuen duela 40 urte Aste Nagusiaren proposamena egiteko lehiaketa zabaldu zenean.Aste Nagusia esentzia eta espiritua mantentzeko ardura Bilbotar guztiena izango dela kontatu digu Xabierrek.
D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izan dugu gaurko saioan, bikotea zuzenean aritu da saioan zehar, Kubako Habana hiritik dator eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpak osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte. Elkarrizketen atalean Shakti Olaizola izan dugu, Kontorsioa, akrobazia, […]